EHNA tramitatzeko dei berezia

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 15a, 01:00

Bai Euskal Herriarik EHNA tramitatzeko deia egin die herritarrei, larunbatean, goizeko 11:00etatik 13:00etara, Bildu Hernaniren lokalean. BEHk deia luzatu du datozen maiatzeko hauteskundeetan EHNArekin bozkatzeko ´euskal nazioaren kide bezala` eta gaineratu dute ´zoritxarrez, berriro ere, Hernaniarroi espainiar nazionalitatearekin bozka ematea beste aukerarik ez digute emango, gure herriaren erabakitzeko eskubidea sistematikoki ezabatuz`. Aurrerantzean deialdiak egiteko asmoa du Hernaniko Bai Euskal Herriari herri ekimenak ´nazio bat gara eta Euskal Herritar gisa erabakitzeko eskubidea dugu, bozkatzerakoan EHNA eskuan` lemarekin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!