Gales eta Ingalaterrak partidua jokatuko dute larunbatean, Sei Nazioen arteko txapelketan, eta Hernanitik koadrila haundia dijoaz partidua ikustera. Batzuk gaur abiatu dira eta beste batzuk bihar joatekoak dira Kronikari esan diotenez. Partidua ikusi eta ondo pasatzeaz gain, ingurua ezagutzeko aukera izango dute igandean eta astelehenean etxera bueltatuko dira. Hernaniko errugbiko jokalari, arduradun, zaletu eta abarren artean 40 bat lagun dira joatekoak Galesko hiriburura, Cardiffera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!