Karbonera gunean, dokumental emanaldia izango da gaur, arratsaldeko 20:00etan, Zine Txiroaren barruan. Duela hiru urte hil ziren Kontxi Sanchiz hernaniarra Ertzaintzaren karga baten ondoren, eta Angel Berrueta iruñarra polizia nazional baten eskutik; bi gertakari horien nondik norakoak biltzen ditu dukumentalak. Horrez gain, Madrilgo atentatuaren ondoren izandako erreakzioak ere biltzen ditu dokumentalak. Ekoizpena Iruñan estrenatu berria da eta Gipuzkoan egingo den lehen proiekzioa izango da gaurkoa. Eguzki bideoak taldeko kide bat ere etortzekoa da azalpenak ematera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!