‘Kultura herrikoia eta udalgintza’ hitzaldia gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 15a, 01:00

Natza elkarteak antolatuta hitzaldia izango da gaur Errotan, Antziola 7an, arratsaldeko 19:30etan. Herri mugimenduak eta udalgintzari buruzko jardunaldiak antolatu ditu Natzak eta kulturaren gaia izango da gaurko hitzaldiaren ardatza: herriko ekimenak, elkarteak, espazio publikoen erabilera eta abar. Hizlaria Amaia Almirall izango da, Kultur teknikaria eta Donostiako Kultur Patronatuko LABeko delegatua eta moderatzailea Koro Etxeberria izango da, Aske elkarteko kidea eta zinegotzi ohia.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!