‘Kultura herritarra eta udalgintza’ hitzaldia bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 14a, 01:00

Herri mugimenduak eta herrigintzari buruz antolatutako jardunaldien barruan, azkeneko hitzaldia izango da bihar, kulturaren gaia jorratuko duena, hain zuzen ere. Esparru horretako ekimen eta elkarteak eta espazio publikoen erabilera aztertuko dira, besteak beste. Hizlaria Amaia Almirall kultur teknikaria izango da eta moderatzailea Koro Etxeberria. Bihar, osteguna, 19:30etan, Natza elkartearen Kultur errotan, Antziolan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!