Karobi elkarteak ibilia eta babarrun jana antolatu ditu martxoaren 24rako. Asmoa da autobusean Besabira joatea eta handik oinez Aranoko buelta egitea. Bueltan babarrun jana izango dute Karobi elkartean bertan, eta mendi buelta egiten ez dutenek ere izango dute joateko aukera. Bazkide eta adiskideek martxoaren 18ra arte eman lezakete izena. Prezioa: autobusa 2 euro; bazkaria 12 euro; eta haurrentzat menu berezia 6 euro.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!