Asiatik Euskal Herrirako bidaia gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 14a, 01:00

Bidaiarien Txokoak antolatuta, ikus-entzunezko bat izango da gaur Biterin, arratsaldeko 19:30etan, Asiatik Euskadira egindako bidaiari buruz: China, Mongolia, Rusia, Kazajstan, Kirgistan, Uzbekistan, Turkmenistan, Iran eta abar zeharkatuta. Herrialdez herrialde egin dute bidaia, eta herrialde bakoitzean ingurugiro arazoren bati buruzko informazioa bildu dute: Uranio fabrikak, deforestazioa... material horrekin ONUrako liburu bat dute egitekoa orain. Hitzaldia, Andreu Richard australiarrak eta Eider Huertas donostiarrak emango dute, eta bidaiari buruz eta bildutako materialari buruz ariko dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!