Udalak hiru espediente ireki ditu kalean pixa egiteagatik

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 13a, 01:00

Gizalegezko Jokabideari buruzko ordenantza duela bi hilabete jarri zen indarrean eta hiru zehaztapen-espediente jarri dituzte dagoeneko, kalean pixa egiteagatik. Andoni Amonarraiz Zerbitzu Publikoetako zinegotziak azpimarratu du ´portaera hau eta hiri-altzariak haustea, pipa eta beste frutu lehorren azalak lurrera botatzea, edo paperak lurrera botatzen duen ordenantzaren bidez, hiritarren arteko elkarbizitza erregulatu eta kaleetako erabilpena eta garbitasuna erregulatu` nahi direla. Zinegotziak gogoratu du ordenantzak erregulatzen duela alfonbra, erratz eta gainerakoak astintzeko ordutegia: gaueko 21:00etatik goizeko 09:00etara dago baimendua. Soinu muga Ordenantzak arautzen duen beste puntu bat soinuena da. 22:00etatik 08:00etara lanegunetan, eta 10:00ak arte jai egunetan, ekidin litezkeen soinuak ateratzea galerazia dago etxe barruan, eta inolaz ere ezin da 30 dB baino altugoko soinurik atera. Horrez gain, Udaletik gogoratu dute 18 urtetik beherakoei alkohola saltzea edo txotx garaiko ekitaldi jendetsuetan kristalezko ontziak ateratzea galerazia dagoela. Isunak arinak, larriak edo oso larriak izan litezke, 60 eurotik 3.000 eurorainokoak, larritasunaren arabera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!