Hernaniarrak nagusi Elgoibarko Herria, taldekako instrumentu lehiaketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 13a, 01:00

Hernaniko hiru taldek hartu zuten parte asteburuan Elgoibarko Herria taldekako VIgarren instrumentu lehiaketan eta hirurek lehen saria eskuratu zuten: Leoka taldeak oinarrizkoa 1 mailan irabazi zuen; Txantxillak oinarrizkoa 2 mailan; eta Hernansaxek ertain mailan. Bakarlaririk onena ere Hernanikoa izendatu zuten gainera: Hernasax taldeko Itxaso Pacheco. Parte hartutako ikasleak hauek dira: Leoka Taldea: Beñat Alvarez, Mikel Berrondo, Aitor Ugarte, Iker Mujika, Imanol Arozamena, Miren Aierbe, Naroa Jaka, Maddalen Otaegi, Oier Lujanbio eta Jon Ander Olazabal.Txantxilla Taldea: Edurne García, Itxaso Piquer, Janire Urrestarazu, Ion Pache, Aitor Ortiz, Leire Juanes eta Ander Zubillaga. Hernasax Taldea: Itxaso Pacheco, Bingen Eletxigerra, Imanol García, Axel Tranche, Imanol Andrés, Miren Zubillaga eta Maddi Mitxelena.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!