‘Euskaldun berri lan berri’ monologoa gaur, Korrika kulturalaren barruan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 13a, 01:00

Korrika badatorrela eta zenbait ekitaldi antolatu ditu Astigarragako AEKk Korrika kulturalaren barruan. Gaur, Peio Arnaezen Euskaldun berri lan berri monologoa izango da kultur etxean, 20:00etan. Euskaldun berriak euskaldun zaharren artean nola sentitzen diren azaltzen du lan honek, eta hauen laguntza zein beharrezkoa den. Sarrera debalde izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!