Antenak eta osasuna Berriro Telefonicak beste modulo bat gehitu du herri erdian daukan antenetan. Iaz, edo duela urte pare bat, 3 modulo gehitu zituen. Udaletxekoek badirudi duela urte batzuk uhinen neurketak egin zituztela, baina noski, ordutik hona lau modulo gehiago gehitu badituzte, ez dut uste neurketek berdin jarraituko dutenik, eta noski gure osasunarengan edukiko duen eragina seguro-seguro ez dela berdina izango. Garai hauetan, hainbeste eztabaida antenek sortzen dituzten gaitzei buruz: egokia da horrela jokatzea gure osasunarekin? Ez al zuten hitz egin Telefonica herri erditik eramateko?, orduan, nola da posible gero eta antena indartsuagoak edukitzea herriaren bihotz-bihotzean?. Ea norbaitek erantzun bat daukan guretzat. Hori bai, azkar mesedez, ea oraindikan osasuntsu gauden.
Pablo Rodriguez.