Berria txapelketan Hernani aurrera

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 12a, 01:00

Berria txapelketan ondo aritu da asteburuan Hernaniko taldea. Kadeteetan, Arrieta eta Otaegik irabazi egin zuten, 22 eta 17. Jubeniletan, Mendizabal eta Esnaolak 22 eta 5 irabazi zuten. Nagusi mailan, Ojuel eta Gorrotxategik 12 eta 22 galdu zuten. Hernani aurrera doa Berria txapelketan eta galdu arte astero jokatuko du hemendik aurrera. Bestalde beste lau final zituzten jokatzekoak asteburan pelotari hernaniarrek. 4 finaletatik 3 irabazi egin dituzte: Gipuzkoako txapelketan (kadeteetan) Noble eta Lizeagak 40 eta 28 irabazi zuten, Oiarperen kontra; jubeniletan, Garmendia eta Salaberriak 40 eta 34 irabazi zuten Oiarperen kontra; nagusietan, Alvarez eta Oiagak 40 eta 16 irabazi zuten, Andazperen kontra. Euskal Herriko txapelketan, Esnalek 19 eta 22 galdu zuen Erauskinen kontrako finala.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!