50 haur inguruk hartu zuten parte Peña Otañok antolatutako lasterketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 12a, 01:00

PEÑA Otaño elkarteak antolatuta lasterketa izan zen larunbat arratsaldean Ibarluze poligonoan, infantil eta alebin mailakoa. Guztira 50 bat haurrek hartu zuten parte. Badira zazpi urte, gutxienez, txapelketa antolatzen dela. Infantil mailan, mutiletan, Iñigo Osuak irabazi zuen, Construcciones Galdiano taldekoa. Bigarren Endika Etxegoien geratu zen (Sidesal) eta hirugarren Adan Hernandez (Aierru). Nesketan, Estibalitz Morak, irabazi zuen (Aierru). Alebin mutiletan, Joseba Markosek irabazi zuen (Txingudi ikastola), bigarren Gaizka Castelruiz izan zen (Orereta ikastola) eta hirugarrena Dani Iglesias (Toki Alai ikastola). Nesketan, Lierni Lekuonak irabazi zuen (Lezo herri eskola), bigarren Eider Unanue izan zen (Zumaia herri eskola) eta hirugarrena, Miren Osa (Zumaia herri eskola).
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!