Tronpeta eta perkusioz lagundutako kontzertu anitza

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 12a, 01:00

TXISTULARI Bandaren kontzertua izan zen atzo eguerdian Milagrosan. Tronpeta eta perkusioaz lagunduta, kontzertua Iturengo Arotza piezarekin hasi zen. Kontzertuaren bereizgarritasuna izan zen denetariko piezak jo zituztela, Patxi Apezetxea bandako zuzendariak pieza bakoitzaren inguruko azalpenak ematen zituen bitartean. Jendea ere gerturatu zen txistu doinuarekin gozatzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!