Emakumezkoen Liga
Hernanik 3
Zarautzek 5
Gorengo Maila
Aloña Mendik 1
Hernanik 1
HERNANIK, Emakumezkoen Ligako taldeak, galdu egin zuen atzo Zarautzen kontra jokatutako partidua, 3 eta 5. Hernani Igoera fasean ari da jokatzen eta galdu arren, hirugarren postuan jarraitzen dute. Jon Zabaleta, taldeko entrenatzaileak, azaldutakoaren arabera taldea ondo jokatzen hasi zen eta aurreneko zati hasieran Garazik gol bat sartu zuen. Aurreneko zati bukaeran, ordea, zarauztarrek 2 gol sartu zituzten. Bigarren zati hasieran etorri zen zarauztarren hirugarren gola eta hernaniarrek taktika aldatu eta arriskatzea erabaki zuten. Orduan etorri ziren Hernaniko beste bi golak, Amagoia eta Nahiak sartu zituztenak.
Mutilek berdindu
Gorengo mailako taldeak berdindu egin zuen, bana, Aloña Mendiren kontra. Hernaniarrek aurreneko gola lehendabiziko zatian sartu zuten. Aloña Mendik, deskontuko azken 5 minututan sartu zuten gola, penaltiz. Hernaniarrek amorruz beteta bukatu zuten partidua, Aloña Mendik sartutako gola dudakoa zela uste baitzuten. Galtzeak aurreneko dijoan Zarautzekiko aldea haunditu du gainera, 4 puntutik 6 puntutara. Datorren astean ligako partidurik garrantzitsuena jokatuko dute, Zubipen, Zarautzen kontra. Bazkari herrikoia antolatu dute partidua girotzeko.