Pipiritako bizi laguna keja dira, ´arriskua eta utzikeria` dela eta

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 11a, 01:00

PIPIRITAKO bizilagunek Kronikara jo dute auzoan dituzten arazoen berri eman eta Udalari erremedioa jar dezan eskatzeko. Bizilagunek azaldu dutenez, Pipirita baserria zegoen horretan dauden obrak direla eta, Pipiritako aldaparen sarrera oso egoera arriskutsuan dago. ´Gu ez gaude obra egitearen kontra, baina egin den horma dela eta aldaparako sarrera enbutu bihurtu dute eta oso arrikutsua da, batez ere, oinezkoentzat`. Eskatu dute oinezkoentzat espaloi moduko bat egitea. Horren adibibide bezala aipatu dute, jarri berri den barandilla kotxeek jo egin dutela eta okertuta dagoela. Aldapa osoa ere arriskutsua dela aipatu dute, irrist egiten duelako eta oinezkoek lekurik ez dutelako pasatzeko, kotxeak datozenean. Udaletxeari eskatu diote arazo hauei konponbidea emateko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!