‘Dias de Cine’ eta ‘Kristobal Molon’

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 10a, 01:00

Dias de Cine filma jarriko dute gaur eta bihar Biterin. David Serranok zuzendatuko film hau komedia bat da eta 1977an dago girotua. Izen haundiko antzerkigile antifrankista bat drama bat filmatzen ari da, gai sozialen inguruko aldarrikapenekin. Lan hori erotzeko moduko bihurtuko da, haien artean sortutako saltsak direla eta. Filmea gaur arratsaldeko 19:30etan eta gaueko 22:30etan jarriko dute. Bihar, berriz, arratsaldeko 19:30etan jarriko dute. Haurrentzat, Kristobal Molon filma jarriko dute, euskeraz. Gaur eta bihar arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!