Gaur Anoetan, mugaz bi aldetako atleten txapelketa jokatuko da eta hiru hernaniar izango dira bertan Gipuzkoako selekzioarekin. CD Hernaniko Maitane Iruretagoienak 60 metroan eta 4x200 probetan hartuko du parte; CD Hernaniko Lide Redondok salto hirukoitzean, bere marka eta klubekoa hobe-tzeko helburuarekin; eta Bidasoa taldeko Eider Aldabek 800 metroan. Beste selekzioak dira: Andorra, Midi-Pyrenees, Poitou Charentes, Araba, Bizkaia eta Nafarroa.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!