‘Emozio baikorrak garatu’ hitzaldia

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 10a, 01:00

Hernani Institutuak hitzaldia antolatu du Emozio baikorrak garatu gaiaren bueltan. Hizlaria Juana Mari Maganto da, EHUko irakaslea eta pedagogoa. Emozioek gure bizitzan duten garrantziaz hitz egingo du eta helburua izango da seme-alaben heziketan emozioei erreparatzea, batez ere emozio baikorrei, eta hauek duten potentziala garatzea. Hitzaldia martxoaren 13an izango da, Biterin, arratsaldeko 18:30etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!