Gaurko manifestaziora joateko deia

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 10a, 01:00

18/98 izeneko epaiketak eta gainerako epaiketak gelditzea eskatzeko, manifestazioa izango da gaur Bilbon. Hernaniko 18/98 + lan taldeak dei egin die herritarrei manifestazioara joateko. Autobusa ere antolatu dute eta arratsaldeko 15:00etan aterako da, Atsegindegitik. Manifestazioa Bilboko La Casillatik aterako da, arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!