Hernani inguruko errepideetan kimaketa lanak gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 10a, 01:00

GI-131 eta GI-2132 errepideetan kimaketa lanak egiten jarraituko dute asteburu honetan eta gaur eta bihar errepide mozketak izango dira. Goizeko 08:00ak eta arratsaldeko 18:00ak bitartean, Oialume eta Akarregiko rotonden arteko bidea moztuta egongo da, eta Galarretatik Mandazubira dijoan bidea ere bai, 600 metrotan. Horrez gain, Karabelgo rotonda ere moztuko dute, bihar goizeko 08:00etatik 10:00etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!