Brontzezko bi domina Azpeitiatik hernanira

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 10a, 01:00

Joan den asteburuan Azpeitian jokatu ziren junior mailako Euskadiko txapelketak eta beste behin ere, hernaniarrek paper ona egin dute eta bi domina ekarri dituzte bertatik. Amaia Amianok lortu ditu brontzezko bi dominak, bata 50 metro bizkar estiloan eta bestea 50 metro krol estiloan. Leire Gonzalezek 800 metro libre proban, 5garren postua lortu zuen eta 400 metro librean 9garren postua. Bestalde, Miren Bardajik 200 metro bular estiloan 4garren postua lortu zuen eta 100 metro bular estiloan 7garren postua. Hernaniko taldeko entrenatzaileak gustora agertu dira emaitzekin, nahiz eta jakin ´igerilariak formarik onenean ez daudela`.

Maitane Danborena Espainiako txapelketan

Maitane Danborena infantila Espainiako txapelketa ari da jokatzen Sabadellen atzotik igandera. Hernaniar gazteak 100 metro bizkar estiloan hartuko du parte, hain maila altuko txapelketa batean lehen aldiz.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!