Hernanik Zarautz menperatu beharra dauka

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 10a, 01:00

Emakumezkoen ligako taldeak Zarautzen aurka jokatuko du bihar, 12:30etan, Zubipen. Hernaniarrak hirugarren dijoaz igoera fasean, eta goiko taldeengandik urrutiratu nahi ez badute, garaipena behar dute. Azken jardunaldian galdu egin zuten Mondragonen etxean, baina oraindik aukerak badituzte lehen posturako. Igoera fasean emaitza onak lortu ditu Hernanik Zubipen eta bihar ere etxean jokatzea bere alde baliatu beharko luke.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!