Andoaingo piano jaialdian izan ziren Hernani Musika Eskolako ikasleak.
hERNANI Musika Eskolako ikasleak aurten ere oso fin aritu dira, otsaila bukaeran egin zen Andoaingo piano jaialdian. Izan ere, 17 urrezko domina, zilarrezko beste 17 eta brontzezko 4 domina lortu zituzten. Bukaerako kontzertuan jotzeko Maddalen Otaegi eta Iker Izagirre aukeratu zituzten, gainera.
Honako musikariek hartu zuten parte: Estitxu Agirre, Aitor Aiestaran, Maria Alkiza, Maddi Aranburu, Leire Arizaga, Maria Arrozpide, Lander Bengoetxea, Lander Berrueta, Raquel Catediano, Yaiza Etxarri, Edurne Elizalde, Mikel Elizalde, Leire Hernando, Iker Izagirre, Karen Juanes, Añarbe Kalonje, Gorka Lopez, Oihan Lujanbio, Amaia Makazaga, Lander Murillo, Leire Ormazabal, Maddalen Otaegi, Mikel Ortiz, Oihana Razkin, Carla Rodriguez, Ibon Sertutxa, Eider Silva, Itxaso Tolosa, Nagore Urreta, Ane Villaverde, Leire Villaverde, Maialen Zabaleta eta Ander Zubillaga.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!