Ireki da udaleku irekietan izena emateko epea

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 10a, 01:00

UZTAILEKO Udaleku irekietan parte hartzeko izen ematea irekita dago dagoeneko. 3 urtetik 10 urtera bitartekoentzako udalekuak hilabeteko iraupena du, eta 11 eta 12 urtekoentzako udalekuak, 15 egunekoa. Izena emateko epea martxoaren 23an bukatuko da. Herriko ikastetxeetan dabiltzan haurrek izen emateko orria bertan entregatu behar dute. Herritik kanpo ikasten dutenek, berriz, udaletxeko euskara zerbitzuan, goizeko 09:00etatik 13:00etara. 943 33 70 29 telefonora deitu daiteke edota mezu bat bidali euskara@hernani.net helbidera. Matrikularen prezioa 86 eurokoa da. 11 eta 12 urtekoentzako udalekuetan, kirol aktibitateak eta abenturazkoak egingo dituzte.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!