KORRIKA Kulturalaren barruan, emakumezko bertsolariak aritu ziren Oialume-zar sagardotegian, martxoaren 8an, Emakumearen Egunean. Saiora 40 bat lagun joan ziren eta 7 bertsolariek botatako bertsoekin giro goxoa sortu zen. Amaia Agirre, Amaia Otxotorena, Maialen Lujanbio, Estitxu Eizagirre, Nerea Elustondo eta Uxue Alberdi aritu ziren kantuan, Ixiar Eizagirrek gidatatuta. Korrika kulturalak aurrera jarraituko du, martxoaren 24an Korrika iritsi bitartean. Hurrengo zita martxoaren 17an izango da, egun horretan bizikleta martxa izango baita.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!