«Euskal Herritik 440 km-tara dago eta bidaia bakoitzak 70 euroko gastua dakar»

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 10a, 01:00

Marta Igarriz 2005eko apirilean atxilotu zuten. Ordutik Soto de Realen, Madrilen, dago espetxeratuta.

Askatasuna erakundea Hernaniko preso politikoen berri ematen ari da, bi astez behin argitaratutako atal honetan. Gaurkoan Marta Igarrizen egoeraren berri eman du.

2005eko apirilean atxilotua

Marta Igarriz 2005eko apirilaren 7an atxilotu zuen Polizia Nazionalak, ETArekin harremana izatea leporatuta, eta hiru egun beranduago Soto del Realen, Madrilen, espetxeratu zuten inkomunikazio egoeran. Askatasunak azaldu du espetxeko lehen 5 egunak inkomunikatuta eman zituela, inor ikusi gabe eta etxera deitu ezinda. Ordutik espetxe berean jarrai-tzen duela jakinarazi du Askatasunak: ´Euskal Herritik 440 km-tara, urrunduta, bidaia bakoitzak 70 euroko gastua dakarrela, urtean 3.780 euro hain zuzen`. Marta Igarrizek murrizketak izan dituela jakinarazi du erakundeak: ´Bixitetarako hamar laguneko zerrenda dauka, beraz soilik hamar lagunek ikusi ahal dute. Telefonoz deitzeko ere trabak jartzen dizkiote, hamar zenbakietara dei dezake bakarrik. Paketeak sartzeko orduan ere murrizketak asko dira: eskulanetarako materiala ezin da sartu, eta abar`.

Epaiketa atzeratu

Martak datorren astean izan behar zuen epaiketa Entzutegi Nazionalean, baina Askatasunak jakinarazi du atzeratu egin ditoela data. Horrekin batera jakitera eman du Jon Garmendia Txuria ere epaituko dutela, eta dei egin die herritarrei adi egoteko, ´Madrilera beraiei elkartasuna helaraztera joateko`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!