‘Nola zaindu gure landareak’ eta ‘Eskulanak: belarritakoak eginez’ saioak

Kronika - Erredakzioa 2007ko martxoaren 9a

Zilegi Eskolen barruan, Nola zaindu gure landareak saioa izango da, martxoaren 15ean. Etxeko landareak zaintzeko aholkuak eta azalpenak emango ditu gaian aditua den Jakoba Rekondok. Goizeko 09:15etatik 11:15etara izango da. Eskulanak: Belarritakoak eginez saioa ere izango da, martxoaren 13 eta 15ean, arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara. Norberak nahi duen forma, kolore eta neurriko belarritakoak egiten irakatsiko du Rakel Lasurtegik. Izena emateko: 943 55 78 79 edo zilegieskola@aeknet.net..
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!