Aralar tabernak binakako 22garren mus txapelketa antolatu du eta izena emateko epea martxoaren 15ean bukatzen da. Izen emateak 40 euro balio du. Aurreneko bikotearentzat garaikurra, txapela, oparia eta 1.800 euro izango dira. Bigarren bikotearentzat, 1.000 euro, garaikurra eta oparia. Hirugarren bikotearentzat, 500 euro, garaikurra eta oparia. Laugarren bikotearentzat 300 euro, garaikurra eta oparia izango dira. Sarituez gain, hurrengo 4 bikoteak gonbidatu egingo dituzte Errioxara, bidai batetara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!