Goiz Eguzki zentroak udaberrian egingo dituen irteeren berri eman du. Martxoaren 17an Logroñora joango dira egun pasa. Irteeraren prezioa 30 eurokoa da eta izen ematea eta zozketa martxoaren 12an egingo dute, arratsaldeko 17:00etan. Apirilaren 20tik 22ra Soriara joateko irteera antolatu dute. 145 euro balio ditu irteerak eta izen ematea martxoaren 12tik aurrera hasiko da, arratsaldeko 17:30etatik aurrera. Maiatzaren 20tik 26ra Peñiscolara joango dira. Irteeraren prezioa 290 euro dira eta izena ematea martxoaren 12an hasiko da, arratsaldeko 18:00etatik aurrera. Irteeren inguruko azalpena martxoaren 12an egingo dute, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!