18/98 eta gainerako epaiketak bertan behera gelditzeko eskatzeko manifestazioa deitu du 18/98 + plataformak larunbaterako, Bilbon. Hernaniko lan taldeak autobusa antolatu du eta Txartelak Aker, Garin eta Txili tabernetan eskura daitezke, 9 eurotan. Autobusa arratsaldeko 15:00etan aterako da, Atsegindegitik. Hernaniko lan taldeak dei egin die herritarrei manifestaziora joateko, ´Aznarren agindupean abiatutako epaiketa politiko hauek guztiak gelditzea lor dezagun`.
Epaiketak bukatzear
2005eko udazkenean hasitako epaiketa bukatzear dago. Hernaniko lan taldeak adierazi du, denfentsak ere guztietako frogak agertu arren, ezer gutxirako balio izan duela: ´aurretik markatua baitzuten errudun izendatu behar dituztela`. Horrez gain, salatu dute fiskaltzak zigor eskaera gogorrak egin dituela: ´guztiak kartzelan sartu beste onik ez dute. Eta ez da lehen kasua izango, gazteen epaiketan jada bide hori hartu zuten eta` adierazi du. ´Dena ETA dela` premisaren baitan, epaiketa honekin ´euskal herritarron oinarrizko eskubide eta askatasun urraketa izugarria eman` dela adierazi du lan taldeak. PSOEren Goernua PPk hasitako bide beretik doala adierazi du eta gehitu du: ´salbuespen egoeretako neurriak epai judizialen bidez normalizatu nahi dituela dirudi, pairatzen dugun eskubide murrizketa betirako finkatzeko asmoz`. Biltzeko askatasuna, iritzi askatasuna, Euskal Herria eraikitzeko eskubidea eta beste hainbat eskubide, denonak direla adierazi du, eta denonak direnez, aipatu dute herritar guztei dagokioela huen denfentsan aritzea.