KORRIKA kulturalaren barruan gaur Amaia Agirre, Estitxu Eizagirre, Nerea Elustondo, Uxue Alberdi, eta Amaia Otxotorena ariko dira, Oialume-zar sagardotegian egingo duten bertso afarian. Gai jartzen Ixiar Eizagirre izango da. Joan nahi duenarentzat irekia da afaria.
Martxoaren 24an, Korrika 15 iritsi bitartean, egitarau zabala dakar AEKk Korrika kulturalarekin. Martxoaren 17an, goizeko 11:00etan, bizikleta martxa aterako da Gudarien plazatik. Bizikleta martxa korrika iragartzeko antolatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!