Berdintasun Kontseiluak Donostiko manifestaziora joateko deia egin du

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 8a, 01:00

GAUR emakumearen Nazioarteko Eguna da eta Udaletxeko Berdintasun Kontseiluak gaur Donostian izango den manifestaziora joateko deia egin du. Manifestazioa arratsaldeko 19:30etan aterako da, Boulebardetik. Bestalde, emakumarekin lotutako egitarauaren barruan, gaur, Gazte Txokoan mural bat egingo dute, arratsaldeko 19:00etatik aurrera. Bestalde, bihar, sex-drog tailerra izango da Neskak eta mutilak, berdinak eta desberdinak gaiaren bueltan. Arratsaldeko 17:30etan, Gazte Txokoan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!