SAN Markos mankomunitateak olio eta etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko zerbitzua zabaldu egingo du. Hori dela eta gai horiek hilabeteko aurreneko, bigarrengo, hirugarrengo eta azkeneko ostegunean bilduko dira Urbieta kalean. Hileko azken ostegunean, bilketa Ereñotzun eta Urbieta kalean egingo da. Bihar hileko bigarren osteguna izanda, gai hauek biltzen dituen kamioia, Urbieta kalean, ferian, izango da arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara.
Kontzientziatu
San Markos mankomunitateak adierazitakoaren arabera, zerbitzua zabaltzearen helburua, hondakin arriskutsuen inguruan herritarrak kontzientziatzea da, batetik, eta bestetik, bilketa ordenatua eta eta eraginkorra egiteko aukera ematea. San Markos mankomunitatea etxeetara liburuxka bat bidaltzen ari da zerbitzu honi buruzko informazioa zabaltzeko. Interneten duten bigarren eskuko azokari buruzko informazioa ere ematen da, berrerabiltzea bultzatzeko asmoarekin. Helbidea da: www.merka2sanmarcos.org.
Bilketa egunak
Hileko lehen, bigarren eta hirugarren ostegunean. Arratsaldeko 16:00etatik 19:30etara, URBIETA KALEAN.
Hileko azken ostegunean. URBIETA KALEAN, arratsaldeko 16:30etatik 19:30etara. EREÑOTZUN, arratsaldeko 16:00etatik 16:20etara.
Biltzen dena
-Sukaldeko olioa.
-Pinturak, barnizak,
disolbenteak, pegamentua.
-Lanparak eta fluoreszenteak.
-Etxetresna elektriko txikiak.
-Telefono mugikorrak.
-Garbiketako produktu kimikoak.
-Termometroak.
-Material informatikoa:
monitoreak, teklatua.
-Pilak eta bateriak.
-Aerosol toxikoak, intsektizidak ...
-Autoentzako olioak, bateriak,
filtroak, izotzaren kontrako
likidoak.
-Kamerak eta argazki materiala.
-Erradiografiak.
-Herbizidak eta intsektizidak.
-Inpresoren kartutxoak eta
tonerrak
.-Jostailu elektrikoak eta
elektronikoak.
-CDak eta DVDak.