JENDETZA bildu zen atzo Uxue Contreras eta Hegoi Imazen hileta elizkizunean. San Joan Bataiatzailearen parrokia jendez bete zen eta Plazan ere jende ugari bildu zen. Gorpuak atzo eguerdiko 12:30etan lurperatu zituzten, eta une horretan ere, hilerrian, jende ugari bildu zen, une gogor hauetan, familia eta ingurukoei babesa azaltzera.
Zauritutako gaztea
Atzoko informazioen arabera, igande goizeko istripuan zauritutako lagunak ospitalean jarraitzen du, egoera egonkorrean.