Korrika kulturalaren barruan bihar, asteazkena, Aitor Txarterinak helduentzako ipuinak kontatuko ditu. Arratsaldeko 19:00etan, AEKn. Bestalde, ostegunean bertso afaria izango da, Amaia Agirre, Estitxu Eizagirre, Nerea Elustondo, Uxue Alberdi eta Amaia Otxotorena bertsolariekin. Bertso afaria Oialume-Zar sagardotegian izango da. Txartelak salgai daude Garin, Tripontzi eta AEK euskaltegian, 25 eurotan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!