‘Walt Disney me jodio la vida’ antzezlana gaur Biterin

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 5a, 01:00

La lulu Comediren eskutik, Walt Disney me jodio la vida obra ikusi ahal izango da gaur Biterin. Antzezleak Gurutze Beitia, Maribel Salas, Gemma Martinez, Sol Maguna eta Vito Rogado dira eta obrak haurtzaroko marrazki bizidunetako pertsonaiak ekartzen ditu gogora: Txanogorritxu, Edurne Zuri, Loti Ederra... eta gai horrekin, XXgarren mendean emakumeak izan duen paperari buruz satira bat egiten dute. 20:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!