Xabat Otxotorena hernaniarrak garaipena oso gertu izan zuen, 3 Jours du Vaucluse itzuliko azken etapan, Cavaillon eta Pertuis artean (148 km.). Orbeako txirrindularia bigarren geratu zen Pertuiseko esprintean, Danilo Wyss suitzarraren atzetik.
Orokorrean 15garren eta erregularidadean 4garren
Atzo ezezik, aurreko bi etapetan ere aurreko postuetan ibili da Otxotorena. Horren erakusle sailkapen orokorrean lortu duen 15garren postua Sebastien Turgot irabazlearengandik 2:11ra. Erregularidadean ere fin ibili da eta laugarren postua lortu du, 26 punturekin. Sailkapen honetan garaile Klyuev izan da, 39 punturekin.