Esnal finalera galdu arren

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 5a, 01:00

Iñaki Esnal hernaniarra Euskal Herriko txapelketako finalean sartu da, banaka. Atzo bueltako final-aurrekoa 15-22 galdu zuen Aurrera Saiazeko pelotariaren aurka, baina joanekoa 22-3 irabazi zuenez, finala jokatuko du datorren asteburuan. Hernaniko pelota arduradunek ez zekiten beste finalista zein izango den.

Gipuzkoako txapelketako finaletan hernaniarrak

Trinketeko Gipuzkoako txapelketako finalera sartu dira hernaniarrak maila guztietan. Kadeteetan Noble-Otaegi sailkatu dira (40-30 irabazita) eta jubeniletan Arrieta-Salaberria (40-21), bi bikoteak Oiarperi irabazita. Nagusietan Alvarez-Oiaga pasa dira.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!