Madrildik esku hutsik seniorra

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 5a, 01:00

Hernaniko ohorezko B mailako seniorrak 29-0 galdu zuen atzo Alcobendasen eta esku hutsik bueltatu behar izan zuen. Madrildarrek erakutsi zuten zergatik diren liderrak eta hernaniarrek ezin izan zuten ezer egin. ´Defentsan ondo ibili gara baina entsaioa falta izan zaigu` adierazi zion Rafa Larretxeak Kronikari Madrildik bueltan.

6 hernaniar, Espainiako txapeldun Euskadirekin

Ivan Zapiain, Iker Izeta, Oier Garmendia, Igor Genua, Igor Etxeberria eta Jokin Esnal hernaniarrak Euskadiko selekzioarekin aritu dira asteburu honetan Valladoliden eta Espainiako txapeldun geratu dira, finalean Castilla y Leoni 15-12 irabazita.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!