Bi gazte hernaniar, H.I.A., 19 urteko gizonezkoa, eta U.C.I., 19 urteko emakumezkoa, hil ziren atzo goizean Zikuñaga auzoan izandako auto istripuan. Beste gazte bat, I.E.M., 19 urteko gizonezkoa eta hernaniarra baita ere, zaurituta eraman zuten Donostiako erietxera. Ertzantzak jakitera eman duenez, atzo goizeko 05:50etan Goizuetarako norabidean zijoan gazteen autoa eta Zikuñagako papelera parean, autoa errepidetik atera eta zuhaitz bat jo zuen. Autoan, bost lagun zijoazen eta autoko gidaria atxilotu egin zuen ertzaintzak alkohol tasa altuegia emateagatik. Honekin batera ikerketa bat ireki dute istripua argitze aldera. Gorputzak Donostiako patologia forentseko zerbitzura eraman zituzten, epailearen aginduz.
Osiñagako auzo elkartearen doluminak
Osiñagako auzo elkarteak doluminak eman nahi dizkie Contreras-Izagirre eta Imaz-Aranzadi familiei. Zauritutako gazteari ahal den azkarren osatzea opa diote.