Asteburuan mendi martxa antolatu du AHT gelditu! Elkarlanak. Igandean Andoaindik aterako dira Hernani aldera. Mendi martxa girotzeko gaur, Urbinako erresistentzia guneari buruzko dokumentala jarriko dute, Karboneran, arratsaldeko 19:30etan. Bihar, iazko martxoaren 8an Donostian egindako Ekintza Ibiltariko DVDa jarriko dute. Bertan, hainbat herritarrek hartu zuten parte. Arratsaldeko 19:30etan izango da biharkoa ere.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!