19 urteko bi gazte hil dira gaur goizean, auto istripuan, Hernani eta Goizueta arteko errepidean. Hildakoak E. I. A., gizonezkoa, eta U. C. I., emakumezkoa dira, biak hernaniarrak. Beste gazte bat, I. E. M., 19 urtekoa eta hernaniarra baita ere, Donostiako erietxera eraman dute zaurituta.
Zikuñagako papertegi parean
Ezbeharra GI-3410 errepidean gertatu da, Zikuñagako papertegiaren parean, goizeko 06:00etan. Autoa, 5 pertsonekin zijoana, errepidetik atera da eta zuhaitz bat jo du. Ertzaintzak ikerketa bat hasi du istripua argitzeko. Autoaren gidaria atxilotu egin dute, alkohol tasa altuegia emateagatik.