Lokarrik hitzaldi-solasaldia

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 4a, 01:00

Lokarrik hitzaldi-solasaldia egin zuen joan den ostegunean Biteri kultur etxean, Bakea eraikitzeko aukera bila izenburuarekin. Fernando Arzallus izan zen hizlaria eta Lokarriren oinarriak azaltzeaz gain, egungo egoeraren azterketa egin zuen, eta joandakoak parte hartu zuten beren ikuspuntua ematen eta galderak egiten. Joandakoak hitz egin zuten, ETA eta gobernuaren elkarrizketari buruz, Ezker abertzaleak hauteskundeetan parte hartzeko izango duen aukerei buruz, gizartearen aktibazioari buruz, edota Lokarriren antolaketari buruz, besteak beste. Arzallusek ezinbesteko jo zuen etorkizunean eman beharreko pausuak finkatzea, ´Irlandan egin duten modura` eta kontsultaren eta gizartearen parte hartzearen alde egin zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!