Topagunea euskara elkarteen federazioak antolatuta, euskerazko film laburrak ematen ari dira Euskal Herriko herri askotan, otsailaren 22tik. 6 dira filmeak (Loturak, Sarean, Xoxoak beleari ipurbeltz, Osaba Jaxinto, Midori eta Bilintx) eta Hernanin martxoaren 21ean ikusi ahal izango dira, Biterin, 19:30etatik aurrera. Gaur arte 10 herritan ikusi ahal izan dira laburmetraiak eta oraindik 26 herritan jarriko dituzte.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!