Hernaniko udala abiadura murriztaileak (lurreko batxeak) jartzen ari da herriko zenbait auzotan eta trafiko erregulazioak izango dira. Herenegun Sagastialdeko Haur eskola parean, Nere Borda parke parean, eta Latsunbe kalean hasi zen murriztaileak jartzen eta bihar Zikuñaga eta Osiñagan jarriko dituzte. Etzi, asteartea, Jauregin eta Oriamendin izango dira lanak. Udaletik eskatu diete gidariei ´pazientziarekin eta tentuz` ibiltzeko eta jakinarazi dute ez dela trafiko mozketarik izango.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!