Errepideak moztuta kimaketengatik

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 4a, 01:00

Bi bide itxita egongo dira gaur ere 08:00etatik 18:00etara, bide ertzeko zuhaitzak kimatzen ari direlako: GI-2132 errepidea (argazkian), Mandazubiko rotondatik Galarretaraino; eta GI-131 errepidea, Karabeldik Astigarragako rotondaraino. Herrigunetik Galarretara joateko Cuesta de la Muertetik igo beharko da eta Garayar autobusek Urbieta kalean izango dute geltokia. Datorren asteburuetan ere errepideak moztuko dituzte; astean zehar normaltasunez ibili ahal izango da.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!