Entrenamenduetan landutako garaipena

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 4a, 01:00

Hernaniarrek estrategia jokaldietan lortu zituzten lau golak. Zestoarren defentsa onak ez zuen emaitza hori merezi.

Hernaniko gorengo mailako taldeak garaipen garrantzitsua lortu zuen atzo Zubipen Zestoaren kontra, 4-0, eta sendo jarraitzen du bigarren postuan, Zarautzek galtzeko zain.

Golak bigarren zatian

Lehen zatian zailtasunak izan zituzten txuriberdeek zestoarren defentsa ona gainditzeko; bigarren zatian hobeto ibili ziren eta gol festa iritsi zen. Golak Josuk, Iker Torrek (2) eta Iban Sorondok sartu zituzten, denak estrategia jokaldietan. Zestoarrak fisikoz dezente jaitsi ziren bukaeran eta hori ederki aprobetxatu zuten hernaniarrek. Jon Loran klubeko arduradunak partidu bukaeran adierazi zuen ez zela ´partidu erraza` izan, eta zestoarren defentsa goraipatu zuen.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!