San Markosek hondakin arriskutsuak biltzeko zerbitzua bikoiztuko du

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 4a, 01:00

Bi ibilgailu berri jarriko dituzte. Hernanin, hilero lau ostegunetan egingo dute bilketa. Ereñotzun ez da aldaketarik izango.

San Markoseko mankomunitateak bi furgoneta berri jarri ditu etxeko hondakin arriskutsuak biltzeko eta horrela, 12 bilketa-puntu berri eta 22 bilketa egun berri izango dira, mankomunitatea osatzen duten 10 herrietan. Zerbitzua martxan da martxoaren 1etik. Hernanin zerbitzua bikoiztuko dute eta hilero lau ostegunetan bilduko dituzte hondakinak, Urbieta kalean. Lehenengo, bigarren eta hirugarren ostegunetan (16:00-19:30) eta azkenekoan (16:30-19:30) bilduko dituzte hondakinak. Ereñotzun orain arte bezala jarraituko dute eta hileko azken ostegunean 16:00etatik 16:20etara izango dira han.

Zer jasoko dute?

Bilketa puntu berrietan argi azalduko dute jasotzen dituzten 17 hondakin mota ezberdinak. Besteak beste, sukaldeko olioak, etxetresna elektrikoak, pilak eta bateriak, telefono mugikorrak, CDak eta DVDak, termometroak eta erradiografiak jasoko dituzte.

´Birziklatzea baino hobea prebenitzea`

San Markos mankomunitateak gogoratu nahi du, hala ere, birziklatzea baino hobe dela prebenitzea eta horretarako aholku batzuk zabaldu dituzte (www.merka2sanmarcos.org). Horrez gain, zerbitzuaren eta aholkuen berri emateko 116.000 ale banatuko diru 10 herrietako buzoietan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!