Gaztetxeko kideak Kontrakantxan sartu ziren berriz atzo goizean

Kronika - Erredakzioa 2007ko mar. 4a, 01:00

Gaztetxea jendearentzat prestatzen ari ziren arratsaldean, gauean musika jaialdia egiteko.

Gazte talde batek Kontrakantxa berriz ireki zuen eta barrura sartu zen, atzo goiz partean. Herenegun gaztetxeko atea tapiatuta azaldu zen, bigarren aldiz. Atzorako Aritz Sound System disko jartzailea zegoen iragarrita Kontrakantxa gaztetxean gau osorako, Gazte Egunaren barruan eta atzo arratsaldean gazte taldek batek gaztetxea prestatzen jardun zuen ekitaldia egin ahal izateko. Itxiera jakin bezin laster, herenegun, gaztetxeko kideek berriz sartzeko asmoa azaldu zuten. ´Beste zeozer eman arte hor jarraituko dugu` Gazte Asanbladak adierazi zuen ´beste zeozer eman arte, hor jarraituko dugu` eta udaletxearen jarrera salatu zuten, ´aste honetan bildu gara eta ez digute botako zutenik esan ` esan dute. Bukatzeko, gazteek diote ez direla ´geldik geratuko` gaztetxea nola itxi duten ikusi eta gero, eta gaineratu dute: ´ez dugu beraiek nahi dutena egingo`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!